top of page

 

FRESKOAK. Zuzeneko salmentaren aldeko apustua egiten dugu, eta beraz, geuk garraiatzen ditugu arrautzak oilategitik salmenta gunera. Gertutasun hori dela medio, arrautzak gehienez bost egun pasako ditu errutetik salmenta gunera iritsi arte. 

 

NATURALAK. %100 elikagai ekologikoen bidez hazten ditugu gure oiloak; ez dugu erabiltzen ez kimika artifizialik, ez transjenikorik, ezta koloranterik ere. 

 

KALITATE GORENEKOAK. Zereal eta lekadun ale ekologikoarekin elikatzen ditugu gure oiloak eta larretan aurkitzen dituzten zizare, xomorro eta elikagai naturalekin osatzen dute euren elikadura. Horrek aparteko kalitatea ematen die erruten dituzten arrautzei. 

 

INGURUMENAREKIN ERRESPETUAN. Nekazaritza ekologikoak kalitate goreneko produktuak bilatzen ditu, beti ere ingurumenaren errespetutik eta lurraren emankortasuna babestuz. Asko kezkatzen gaitu gure oiloen ongizateak. 

 

TOKIKO MERKATARITZAREKIN BAT. Gure proiektuak landa garapen iraunkorra defendatzen du eta tokiko merkataritzaren alde egiten du.

 

 

 

 

 

Geuk garraiatzen ditugu arrautzak oilategitik salmenta gunera.  

Gure arrautza ekologikoaren ezaugarriak

bottom of page