top of page

Gure oiloak 

 

 

 

Gure oiloak aske haziak dira Aizarnan ditugun gure lurretan. Nekazaritza ekologikoak araututako bermeak jarraitzen ditugu eta garrantzia berezia ematen diogu gure oiloen ongizateari. Aske hazten ditugu oiloak larre zabaletan, eta horrela asetzen dituzte euren behar fisiologikoak.

 

Oilo bakoitzeko lau metro karratu baino gehiagoko belardiak dituzte aztarrikan aritzeko eta kanpoko mehatxuetatik babesteko era askotako landareak dituzte, hala nola, pikondoak, intxaurrondoak, elorriak, edota zuhaixkak. Lurraren emankortasuna errespetatzeko, berriz, rotazioen sistema jarraitu bat erabiltzen dugu. 

 

Oilategian ere oiloen ongizatea bermatzeko bermeak jarraitu ditugu eta metro karratu bakoitzeko 6 oilo baino gehiagoko dentsitatea errespetatu dugu. Oilategi barnean dituzte janontziak, uraskak, habiak edota lotarako guneak. 

 

 

 

Zer jaten dute?

 

 

%100 elikagai ekologikoen bidez haziak dira, eta horrek aparteko kalitatea ematen die erruten dituzten arrautzei. Zereal eta lekadun ale ekologikoarekin elikatzen ditugu gure oiloak. Horrekin batera, larreetan aurkitzen dituzten zizare, xomorro eta elikagai naturalekin osatzen dute euren elikadura.

 

 

 

© 2023 by Chef Catering. Proudly created with Wix.com

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
bottom of page